día(s)

hora(s)

minuto(s)

segundos

DOAN IZENA EMAN

GO MOBILITY mugikortasun iraunkor eta energia biltegiratzearen industriaren Europako hegoaldeko elkargune profesionala da.

ZER DA

GO MOBILITY Europako hegoaldeko eragile publiko eta pribatu nagusien elkargune da. Bertan, irtenbidea aurkitzen dute mugikortasun iraunkor eta adimendunaren premiek eta erronkek.

Euskadi-Nafarroa-Akitania euroeskualdeko bihotzean egingo da, eta mugikortasun iraunkor eta adimendunaren balio-kateko eragileak bilduko ditu, balio erantsi handiko trukeak sustatu, eta proiektu berritzaileak eta lurraldearen eraldaketa industriala bultzatzeko, erakusketak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta testak egiteko gune bat harturik oinarri.

GO MOBILITY esparru abantailatsua da hainbat enpresa eta erakunderentzat: automobilgintzakoak eta ekipamendu elektrikokoak, bateria-fabrikatzaileak, energia-hornitzaileak, azpiegituren eta sareen enpresak, Oil & Gas, zerbitzuen integratzaileak, konektibitatea eta Big Data, erakunde publikoak eta flota operadoreak. Izan ere, erantzunak eman, eta negozioa sortzen du ibilgailuen, berriz kargatzeko azpiegituren, trakzio edo birkargako aplikazioetarako energia biltegiratzearen, mugikortasun elektrikoko zerbitzuen, ekosistema globalaren eta mugikortasun iraunkorreko merkatuen inguruan.

Negozio-aukera berriak bilatzen dituzten operadoreak, erosleak, hiriko erabakitzaileak eta enpresa eta zerbitzu-hornitzaileak etorriko dira bisitan.

ZERGATIK EUSKADIN?

Mugikortasun iraunkorreko zerbitzu berrien arloan jarduketak egiten ari diren eskualdeen abangoardian dagoelako Euskadi. Eskarmentu handiko industria-ehun berritzailea du, balio-kate osoan zehar hedatuta, eta enpresa erreferenteak, Europa mailan aintzat hartutako zentro teknologikoak, kluster dinamiko eta espezializatuak, talentua biltzen duten unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroak, eta mugikortasun iraunkorreko irtenbide berritzaileak zehazten eta abiarazten aurrendari izandako ekintzaileak eta eragile publikoak ditu, halaber.

HELBURUAK

Europan mugikortasun iraunkor eta adimendunaren esparruan dauden berrikuntzen eta aurrerapenen erakustoki izatea.

Mugikortasun iraunkor eta adimendunaren arloko behar eta erronken, eta produktu eta irtenbideen, trukerako jokaleku izatea.

Mugikortasun iraunkor eta adimendunaren eragina eta industriarako sortzen dituen abaguneak zabaltzea.

Mugikortasun iraunkorreko zerbitzu berrietan inplikatutako sektoreen arteko lotura erraztea: automobilgintza, azpiegiturak, energia, telekomunikazioak eta eraldaketa digitala.

Talentu inspiratzailea eta/edo nazioartekoa erakartzea ekitaldira.

Parte-hartzaileen artean negozioa sor dadila sustatzea.

Eremu honetako etorkizuneko premiei erantzuna emango dieten profesional berriak prestatzeko zer erronka eta joera dauden ezagutzea.

Ingurumenaren iraunkortasuna sustatzea.