INFORMAZIOA
Eman izena Go Mobility-n mugikortasun berriaren arloko produktu eta zerbitzuen azken joerak ezagutzeko.
Zure akreditazioarekin, Matchmaking zerbitzua erabili ahal izango duzu, erakusketariei bilerak eskatzeko. Atera etekinik handiena zure bisitari zure bileren agenda aldez aurretik antolatuz.
Akreditazioa doakoa da bisitari profesional eta sektoreko ikasleentzako.
NOR DA GO MOBILITY-REN BISITARIA?
Mugikortasun berriarekin loturan jarduerak egiten eta aukerak ikusten dituzten enpresa, instituzio eta erakundeetako erosketa, ekoizpen, eraikuntza eta I+Gko zuzendari eta arduradunak.
Bidaiari, salgai eta hondakinen operadoreak
Azpiegitura publikoen eraikitzaileak
Ibilgailuen salmenta eta konponketa establezimenduak
Mugikortasun elektriko eta iraunkorrarekin eta biltegiratzearekin lotutako industria-ehunaren lehiakortasuna sustatzen duten klusterrak
Komunitate eta udalerrietako politikari eta teknikariak, hiri-garraioaren, herri-lanen, informazio-sistemen eta hiria mantentzeko lanen kudeatzaile gisa
Eraikuntza zibileko, arkitekturako enpresak
Ingeniaritzak eta IKTak
Inbertsioko edo arrisku-kapitaleko sareak
Industria osagarria negozio-aukera berrien bila
Azken erabiltzailea xede duten azpiegiturak kudeatzen dituzten enpresak (merkataritza-guneak, aparkalekuetako kudeatzaileak, finken administrazioak…)
Enpresa berritzaile berriak sortzeko zerbitzu erraztaileak
Flota publiko eta pribatuen kudeatzaileak
Energia-hornitzaileak (elektrikoak, zerbitzuguneak)
Taxi-operatzaileak, ibilgailu partekatuko zerbitzuak, eta gertutasuneko garraio eta banaketako enpresak
Profesional berriei prestakuntza ematea xede duten unibertsitateak eta lanbide-heziketako zentroak
ZER AURKITUKO DUZU GO MOBILITY-N?
ENPRESA ERAKUSKETARIAK
Europa hegoaldeko mugikortsaun berriaren punta-puntako industriak bere produktuak eta zerbitzuak erakutsiko ditu Go Mobility-n.
Go Mobility azokan, Europa mailan erreferenteak diren enpresak, zentro teknologikoak, administrazioak, start-up enpresak eta heziketa-zentroak eta beren inbertsio-premietarako soluzio erabat berritzaileak zuzenean ezagutuko dituzu.
CITY MARKET PLACE
Lehen mailako Europako hiriek beren proiektu eta aurreikuspenak aurkeztuko dituzte hiri mugikortasun berriaren inguruan.
MATCHMAKING
BILEREN AGENDA: antolatu zure agenda eta atera etekinik handiena azokari. Zure akreditazioarekin, Matchmaking zerbitzua erabili ahal izango duzu, azokaren bi egunetan zehar enpresa erakusketariekin bilerak antolatzeko.
POSTER GUNEA
Azokak eremu espezifiko bat izango du Europako mugikortasun berriari buruzko proiektu nagusien posterrak erakusteko, non mugikortasun berriaren ardatzek hurrengoak diren: jasangarria, irisgarria, segura eta konektatua.
TEST DRIVE
Kanpoaldeko erakusketa gunean, bisitariek autobus elektrikoak, ibilgailu elektrikoak edo gas bidezkoak, ibilgailu autonomoak eta kargatzeko azpiegiturei buruzko modelo berritzaileenak ezagutu ahal izango dituzte.
HITZALDIAK
- Gaurkotasun gaiei buruzko hitzaldi programa hizlari nagusiekin.
- Azokaren enpresa erakusketariek bere produktu eta zerbitzuei buruzko hitzaldiak emango dituzte Exhibitor’s Corner-ean.
DOAKO PROFESIONAL-AKREDITAZIOA
Bisitari profesionalek eta azokarekin zerikusia duten arloetako ikasleek dohainik izena eman dezakete azokara etortzeko.
HOSTED BUYERS PROGRAMA
Go Mobility-k bisitari espezializatuen bertaratzea sustatzen du Hosted buyers programaren bitartez.
Informazio gehiagorako, erakundearekin harremanetan jarri: info@gomobility.eus



