HIZLARIAK

Maria Tsavachidis
Zuzendari nagusia
EIT Urban Mobility

Prof Carlos Moreno
Zuzendari zientifikoa, ETI katedra,
IAE Paris–Université Panthéon Sorbonne
Kolonbian jaio zen, eta Frantzian bizi da duela 40 urtetik. Gaur egun, irakasle elkartua da Pariseko Panthéon Sorbonne Unibertsitatean. Han, ETI (Ekintzailetza-Lurraldea-Berrikuntza) katedrako zuzendari zientifikoa da.
Carlos Morenoren ekarpenak originaltasunagatik baloratzen dira nazioartean eta toki-gobernantzako proiektu eta hiri-eraldaketa ugaritan sartzen dira Frantzian eta mundu osoan. Estatuko eta nazioarteko pertsona ospetsuen kontseilaria da, eta Anne Hidalgo Pariseko alkatearen aholkulari berezia. Bere “15 minutuko hiria / ordu-erdiko lurraldea” kontzeptuak, Parisen sortua, munduari bira eman dio hirigintzaren, kronotopiaren eta topofiliaren bidezko hiri- eta lurralde-ikuspegi berri gisa.
Bere lanen helburua da gure bizimoduaren eta hiri-espazioen eraldaketa sustatzea eta irtenbideak eskaintzea XXI. mendean hiriek, metropoliek eta lurraldeek dituzten erronka handiei.
2010ean, Frantziako Errepublikak Ohorezko Legioaren Ordenaren domina eman zion Carlos Morenori; 2019an, Prospektibaren Domina eman zion Frantziako Arkitektura Akademiak, eta 2021ean, Obel Award saria, Henrik Frode Obel Foundation-ek.

Aleksandra Klenke
Politiken arduraduna, Europako Batzordea
TMugikortasuneko eta Garraioko Zuzendaritza Nagusia, Garraio Jasangarri eta Adimenduneko Unitatea

Valentino Sevino
Plangintzarako Arloko zuzendaria
Milango Mugikortasun, Ingurumen eta Lurralde Agentziako Mugikortasuna

Ángeles Marín Andréu
Mugikortasuneko Estrategia Bulegoko zuzendaria
MITMA
2012tik Sustapen Ministerioan egiten du lan (gaur egun, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioa). Garraioetako Idazkaritza Nagusiko kabinete teknikoan egin zuen lan (2012-2016), bai eta Nazioarteko Harremanen Zuzendariordetzan ere (2016-2019), eta 2020ko urtarriletik Mugikortasuneko Estrategia Bulegoa zuzentzen du, Garraioen eta Mugikortasunaren Idazkaritza Nagusian.
Postu horretan hainbat ekimen koordinatzeaz arduratzen da: Mugikortasun Seguru, Jasangarri eta Konektatuaren 2030erako Estrategia idatzi, zabaldu eta abiarazteko prozesua, Mugikortasun Jasangarriko Legearen aurreproiektua idazteko lanak eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko neurriak gauzatzea, guztia ere Garraio idazkaritzaren alorrean.

Manel Villalante
Garapen eta Estrategiako zuzendari nagusia
Renfe
Lehenago, Barcelona Regional Agencia de Desarrollo Urbano enpresako Mugikortasuneko eta Garraio Azpiegituretako zuzendari nagusia izan zen (2012-2018), Sustapen Ministerioko Lurreko Garraioaren zuzendari nagusia (2010-2012), Kataluniako Generalitateko Lurreko Garraioaren zuzendari nagusia (2007-2010), Bartzelonako Udaleko Mugikortasuneko zuzendaria (1991-1997), eta hainbat zuzendaritza-kargu bete ditu Ferrocarriles de la Generalitat de la Catalunya-n (FGC) 2004-2007 artean, eta Bartzelonako Transportes Metropolitanos-en (TMB) 2000-2004 artean.
Era berean, hainbat Administrazio Kontseilutako kide izan da, hala nola Renfe Operadoran, TMBn, FGCn edo Abiadura Handiko Sagrera Partzuergoan.
Esparru akademikoan, gaur egun, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Smart Mobility: Garraio-sistema adimenduneko graduondokoa zuzentzen du, eta unibertsitate berean Garraioaren Plangintza eta Ekonomiako irakaslea izan da.

Daniel Serra
Innovation Hub Director South
EIT Urban Mobility
Danielek automobilgintza berriaren errealitate ekonomikoaren inguruko mahai inguruan parte hartuko du, finantzaketa eta ibilgailu elektrikoen inguruan izango dena.

Joseba Lasa
Electric Aircraft Lab-eko arduraduna
Tecnalia
Electric Aircraft Lab-en bereizgarriak dira etorkizuneko prospekzio teknologikorako gaitasuna duela eta gertuko etorkizun hori asmatu egiten duela, baina, horretaz guztiaz gain, zer ideia diren egingarriak eta nola bihurtu errealitate fisiko ere badaki. Bere taldeak abangoardiako ikerketan dihardu; izan ere, dinamika- eta kontrol-arloetan aireko garraioaren eta robotikaren oinarrizko printzipioak aztertzeko aukera ematen dieten plataforma esperimental sortzaileak diseinatu eta eraikitzen ditu.

Noemi Moya
Espainia, Italia, Frantzia eta Belgikarako Erakunde eta Gobernu Harremanetarako zuzendaria
Voi Technology
Zientzia Politikoetan eta Administrazio Publikoan lizentziaduna (UAB), Kultura arteko Harremanetako graduondokoa (Ekialdeko Asia) unibertsitate berean, eta master-ikasketak Asiako geopolitikan (Hego Koreako Chonbuk National University).

David Fidalgo
Zuzendari nagusia
Y Mobility

Lluís Molina
Business Development Manager
Europako Baterien Aliantza – EIT innoEnergy
Lluís Molina ekonomista eta masterduna da Essexeko Unibetsitatetik. Hogeita bost urtetik gorako esperientzia du proiektu industrialen garapenean, Cleantech-a eta ekonomia zirkularra ardatz hartuta. Gaur egun, lehengaiak erauzi eta fintzeko proiektu estrategikoak sustatzeko arduraduna da Europako Baterien Aliantzan (www.eba250.com).

Ángel Lequerica
Dibertsifikazioko negozio berrien garapeneko zuzendaria
Fagor Ederlan Taldea

Arturo Pérez de Lucía
Zuzendaria
AEDIVE

Mónica Díaz
Teknikaria- Eraginkortasun Energetikoaren eta Iraunkortasunaren Arloa
EEE Euskal Energia Erakundea

Jon Asin
CEO eta fundatzaile-kidea
BeePlanet Factory
BeePlanet Factory enpresako kudeatzailea eta fundatzaile-kidea (2018ko martxoan), ibilgailu elektrikoen bateriak berrerabiltzera eta horiek kargatzeko sistemetara bideratutako startup-a. Bee Planet-ek 2019ko otsailean La Caixaren Ekintzaile XXI Saria irabazi zuen Nafarroan (https://bit.ly/2Nfj7Ve) eta baita Expansion-eko Startup Saria ere (https://bit.ly/38aBKTI).
UPNAren eskutik Telekomunikazio ingeniaria, 20 urtetik gorako esperientzia du Jonek mugikortasun elektrikorako garrantzi handiko hiru sektoretan: energia (Ingeteam Power Technology), Automobilgintza (TRW Automotive) eta IKTak (Telefonica Móviles, Matra Nortel, S21sec). 2011n AEDIVEren (Ibilgailu Elektrikoa Kargatzeko Azpiegituraren Enpresa Berritzaileen Elkartea) fundatzaile-kidea izan zen, haren presidente kargua izanda 2016tik 2018ra, eta 2009tik 2015era “Electric road vehicles and electric industrial trucks” IECeko TC69 batzordeko kide aditua izan zen, hauxe ibilgailu elektrikoentzako eta kargagailuentzako nazioarteko araudia prestatzeaz arduratzen da.

Aitor Fernández
Presidentea
Ibilgailu Autonomo Konektatuaren Espainiako Elkartea
Horrez gain, Asturiasko ekosisteman hainbat startup prestatzen eta garatzen ere lagundu du; azkenean, Espainian aintzatetsi egin dituzte.
Gaur egun, AEVACeko buru da, asmotzat hartuta mugikortasun adimenduneko, iraunkorreko eta integratzaileko eredu bat bultzatzea, pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko autonomia eta konektibitatean oinarrituta.

Nora Spiegel
Mugikortasuneko Ekosistemetako taldeburua
AustriaTech

Juan José Rodríguez Ballesteros
Founder and Managing Partner
Green B2E
Ekintzaile bat da, eta GreenB2E, JRB Green Consulting LTD (Erresuma Batua eta Arabiar Emirerriak) enpresa-taldeko sortzaileetako bat da, eta taldearen nazioarteko hedapena estrategikoki zuzentzen du. Enpresa horiek zenbait eremu geografikotan energia- eta jasangarritasun-sektorean jarduten dute, hala nola, Europan, MENAn, LATAMen eta AFRIKAn. Energiaren eta jasangarritasunaren Sektorean 20 urtetik gorako esperientzia egiaztatzen du, eta aktiboki parte hartu du ingeniaritzako jardueratan, garapenean, sustapenean, EPC eraikuntzan, energia berriztagarriak eskala handian ekoizteko instalazioen finantzaketan eta eragiketan (Utility Scale) eta energia-efizientziako proiektuetan, mundu osoan. Esperientzia egiaztatua du, eta ezagutza tekniko handiak ditu eguzki-teknologia fotovoltaikoan, eguzki-energia termoelektrikoan, energia eolikoan, energia mini hidroelektrikoan, biomasan eta hondakinen balorizazio energetikoan. Halaber, teknologia horien proiektuak garatu ditu, besteak beste, Iberdrola, Acciona Energía, BP Renovables, Grupo Total Renovables, Enel Renovables, Gamesa Energía eta Engie enpresekin batera. Halaber, Fintech sektorearekin, energia berriztagarriekin eta Blockchain teknologiarekin zerikusia duten zenbait start up berritzaileren sortzaileetako bat izan da, eta haien inkubazioan, azelerazioan eta garapenean parte hartu du, energia-sektorerako proiektu aitzindariak garatuz, hala nola energia-trukerako Grennovation plataforma eta Marketplace de CO2 (karbono-kredituak) eta Blockchain oinarri duen energia, borondatezko energia-merkatuetan, energia-komunitateetan, biltegiratze-sistemetan, hidrogeno berriztagarrian eta mugikortasun elektrikoan aplikatzekoa, besteak beste.
Gaur egun, estrategikoki zuzentzen du Espainiako, Italiako eta Middle Easteko taldeek osatutako nazioarteko partzuergo bat. Horiek liderrak dira karbono gutxiko hidrogenoa ekoizteko teknologietan, eta proiektuak garatzen ari dira Espainian, Errumanian, Arabiar Emirerri Batuetan, Israelen eta Aljerian hidrogenoa eta erregai sintetikoak (amoniakoa eta metanola) sortzeko. Halaber, partzuergo hori garraio-sektoreko (errepidea eta itsasoa) azpiegiturak sortzeko proiektuetan sartuta dago, hidrogenoa banatzeko eta hornitzeko eta hidrogenoaren bidez deskarbonizatzeko.

Jordi Carmona
Estatuko Automobilgintzako sektoreko idazkaria
UGT FICA

Gaizka Lazarobaster
Mugikortasun adimendun eta jasangarriko ikertzailea
TKNIKA / Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa / HEZKUNTZA SAILA / Lanbide Heziketako Sailburuordetza

David Valls
Zuzendari nagusia
Extremadura New Energies

Dr Elisa Sayrol Clols
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Irakasle Titularra (UPC)
CARNETeko Batzorde Akademikoa
CARNETeko Batzorde Akademikoko kide da, UPCk SEAT eta VW Researchekin batera sortutako ezagutza-hub bat. EIT Urban Mobility-ko UPCko ordezkaria izan da 2019ko urtarriletik 2022ko urtarrilera; aldi horretan, UPCko Hiri Mugikortasuneko Masterra ere koordinatu du. Bartzelonako Telekomunikazio Ingeniaritza Eskolako zuzendariordea eta zuzendaria izan zen, baita UPCko Erakunde Harremanetarako errektoreordea ere, hori guztia 2001-2013 aldian.
Ikerketarako, argitalpenetarako eta proiektuetarako interesek barne hartzen dute ikaskuntza automatikoko eta ikaskuntza sakoneko tekniken azterketa, ordenagailu bidezko ikuspegia dakartenak, bereziki hiri-mugikortasuneko aplikazioetan. Proiektu bat koordinatzen du eta EIT Urban Mobilility erakundeak finantzatutako hainbat proiektutan parte hartzen du, horietako bat Women in Urban Mobility.

Carlos Poveda Rey
CEO
UMILES Group