BISITARIAK

Eremu publikoko zein pribatuko mugikortasun jasangarriaren eta energia-biltegiratzearen produktuen eta zerbitzuan erabiltzailea bazara, Go Mobility-k asko dauka zuri eskaintzeko.

GO MOBILITY-k zer proposatzen die bisitariei?

Merkatuan eskuragai dauden mugikortasun jasangarriaren eta energia-biltegiratzearen produktuak eta zerbitzuak, haien ezaugarri teknikoak eta lotutako negozio-ereduak ezagutzea.

Mugikortasun jasangarrirako eta energia-biltegiratzeko irtenbideak ezagutzea, haien inbertsioetarako.

Europan erreferente diren enpresa, erakunde, zentro teknologiko eta unibertsitateekin zuzenean elkarrekintzan aritzea, haien mugikortasun jasangarrirako estrategiak balioztatzeko.

Haien produktuei eta irtenbideei balioa ematen lagunduko dieten puntako enpresa industrialak bilatzea.

Produktu, zerbitzu eta irtenbide guztiz berritzaileak dituzten enpresa hasi berriak ezagutzea.

Hiri-mugikortasun jasangarrian erreferente diren proiektuetan Europako hiriburuen esperientzietatik ikastea.

Aliatuak, kolaboratzaileak eta finantzaketa bilatzea proiektu berritzaileak definitzeko eta zabaltzeko.

Azken finean, Go Mobility-k irtenbideen eredu adierazgarri bat jarriko dizu eskura, zure erakundean, enpresan edo hirian aplikatu ahal izateko.

Nor da Go Mobility-ren bisitaria?

Mugikortasun iraunkorrarekin eta energia biltegiratzearekin loturan jarduerak egiten eta aukerak ikusten dituzten enpresa, instituzio eta erakundeetako erosketa, ekoizpen, eraikuntza eta I+Gko zuzendari eta arduradunak.

Bidaiari, salgai eta hondakinen operadoreak

Azpiegitura publikoen eraikitzaileak

Ibilgailuen salmenta eta konponketa establezimenduak

Mugikortasun elektriko eta iraunkorrarekin eta biltegiratzearekin lotutako industria-ehunaren lehiakortasuna sustatzen duten klusterrak

Komunitate eta udalerrietako politikari eta teknikariak, hiri-garraioaren, herri-lanen, informazio-sistemen eta hiria mantentzeko lanen kudeatzaile gisa

Eraikuntza zibileko, arkitekturako enpresak

Ingeniaritzak eta IKTak

Inbertsioko edo arrisku-kapitaleko sareak

Industria osagarria negozio-aukera berrien bila

Azken erabiltzailea xede duten azpiegiturak kudeatzen dituzten enpresak (merkataritza-guneak, aparkalekuetako kudeatzaileak, finken administrazioak…)

Enpresa berritzaile berriak sortzeko zerbitzu erraztaileak

Flota publiko eta pribatuen kudeatzaileak

Energia-hornitzaileak (elektrikoak, zerbitzuguneak)

Taxi-operatzaileak, ibilgailu partekatuko zerbitzuak, eta gertutasuneko garraio eta banaketako enpresak

Profesional berriei prestakuntza ematea xede duten unibertsitateak eta lanbide-heziketako zentroak

HOSTED BUYERS PROGRAMA

Go Mobility-k bisitari espezializatuen bertaratzea sustatzen du Hosted buyers programaren bitartez.

Informazio gehiagorako, erakundearekin harremanetan jarri: info@gomobility.eus

NETWORKING FOROAK

GO MOBILITY ezagutzak trukatzeko eta aliantza komertzialak eratzeko foro bat da. Erakusketariek eta bisitariek hainbat alorretan izan dezakete elkarrekintza:

GO MOBILITY Forum

Eremu bakoitzeko hizlari nagusiek hitzaldiak emango dituzte osoko batzarretan. Hizlari esklusiboak eta mahai-inguruak; mugikortasun iraunkorraren eta energia biltegiratzearen industriaren garapenari eta etorkizunari buruz zer ikuspegi duten azalduko dute.

Matchmaking

Bisitariek eta erakusketariek ekitaldira bertaratutako adituekin harremanetan jartzeko aukera dute. Matchmaking saioetan parte hartuz, zuzeneko harremana izan daiteke etorkizuneko garraio iraunkorra zehazteko informazioa eta ezagutza trukatu nahi duten sektoreko funtsezko enpresen kudeatzaile eta ikertzaileekin.