ONGIETORRIA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ongi etorria

Mugikortasun jasangarriari eta energia biltegiratzeari lotutako industria-ehuna finkatu eta garatzea lehentasuna da Gipuzkoarako, Etorkizuna Eraikiz programaren esparruan egiten ari garen apustu estrategikoen barruan. Gipuzkoak munduan erreferente diren enpresa traktoreak eta alor horretan punta-puntakoak diren teknologia-zentroak eta ikertzaileak ditu, baita hainbat elkarte eta erakunde ere, sistema eta teknologien industria, ikerkuntza eta prestakuntza sustatzeko lan egiten dutenak.

Go Mobility azokari esker, aukera handiak ematen dituen eremu batean posizionatuko dira Gipuzkoa eta bertako industria, baina, batez ere, Europako enpresek mugikortasun jasangarriari eta energia biltegiratzeari dagokienez zer aurrerabide egin duten erakusteko balioko du. Laburbilduz, guztion artean aurrera egitea da helburua, etorkizuneko industriarantz, hurrengo urteotan auzo eta hirietan zehar azkarrago, seguruago eta modu jasangarriagoan mugitzea ahalbidetuko baitigu guztioi.

Markel Olano Arrese

Gipuzkoako Foru Aldundiaren
Diputatu Nagusia