Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen azoka azaroaren 27an eta 28an egingo da Ficoban (Irun).

GoMobility-ren merkaturatze datuek, azoka egiteko lau hilabete gelditzen direnean, baieztatzen dute interes handia sortu duela Europako Hegoaldeko etorkizuneko mugikortasun iraunkorraren lehen industria erakusketa honek. Mugikortasun iraunkorraren eta energia biltegiratzearen alorretan diharduten profesionalei eta enpresei zuzenduta dago.

Go Mobility – Basque Sustainable Mobility Industry Exhibitionazoka,Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka departamentuak sustatzen du eta Mugikortasun Elektrikoaren Industria Garapenerako Gipuzkoako estrategiaren barnean kokatzen da.

Jada 50 inguru dira GoMobility azokan parte hartuko dutela baieztatu duten erakusketariak. Horien artean daude mugikortasun iraunkorraren garapenean parte hartzen dueneko sistema anitzaren ordezkariak: fabrikatzaileak, industria osagarria, soluzioen hornitzaileak, klusterrak, erakunde publikoak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta elkarteak.Erakusketarienzerrenda

Market Place eta Poster Gunea

 Garapen betean dagoen eta definitzen ari den mugikortasuna bezalako sektore batean, Go Mobility-k erakusketariei eta bisitariei hainbat jarduera proposatzen dizkie alor horretako jardunbide eta proiektu hoberenak ezagutu ditzaten. Horietako bat da Market Place, topaketa pertsonalak bilatzea helburu duena mugikortasun iraunkorraren alorrean erronka zehatzak aurkezten dituzten hirien eta produktuak, zerbitzuak eta horiek bideratzeko soluzioak proposatzen dituzten enpresen artean.

Aldez aurretik aukeratutako 10 hirik beren erronkak aurkeztuko dituzteElevator Pitch formatuan (aurkezpen laburren bidez), eta ondoren, topaketak egingo dira aurrez aurre enpresa pribatuekin, mugikortasun iraunkorraren alorrean balio handiko kolaborazioak zehaztu ahal izateko.

Gainera, Go Mobility azkokak erakusketan eremu bat gorde du poster formatuanerakustekomugikortasuniraunkorrarenalorrekoEuropakoProiektuak. Gehienez 20 proiektu europarrek, aldez aurretik aukeratuak, beren informazioa emango diete poster formatuan GoMobility azokara etortzen direnei.