HITZALDIAK
Nazio mailako zein nazioarteko hizlariek mugikortasun iraunkorraren industriaren garapenaren eta etorkizunaren ikuspegia eskainiko dute.

Ez da aldez aurretik inskribatu behar. Espazioaren edukierari lotutako kupoa.
Azokaren irekiera
HITZALDIA
«Fit for 55» - Erregai alternatiboetarako azpiegitura
Aurkezpenaren ardatza EBko erregai alternatiboen azpiegiturarako (AFI) azken lege-garapenak izango dira, «Fit for 55» paketearen testuinguruan, hau da, erregai alternatiboen azpiegitura arautzeko proposamena. Plan estrategikoaren elementu nagusiekin osatuko dut, AFIren hedapen azkarra errazteko, Europa Konektatu Mekanismoa («Connecting Europe Facility», CEF) finantzatzeko aukerak barne.

Politiken arduraduna, Europako Batzordea
Mugikortasuneko eta Garraioko Zuzendaritza Nagusia, Garraio Jasangarri eta Adimenduneko Unitatea
Inaugurazioa
HITZALDIA
Hiri-mugikortasun jasangarrirako trantsizioaren kostuak eta onurak Europan
Saioan, Europako hirietan 2030 eta 2050erako hiri-mugikortasun jasangarrirako trantsizioa egiteko zer inbertsio egin behar diren komentatu eta ebaluatuko dugu, eta errentagarritasuna eta horrek dakartzan onurak baloratuko ditugu. Hiri-mugikortasun horretaranzko trantsizioari lotutako agertokien inpaktuek, 2030 eta 2050erako kostu, diru-sarrera eta onura sozialen arabera zenbatuta, galdera hauei erantzuten lagunduko digute:
- Zenbat kostatuko da hiri-mugikortasun jasangarrirako trantsizioa? Zein dira kostuak eta onurak, kanpo-efektu guztien monetizazioa barne?
- Zer kostu-eskala identifika daitezke hirietako aldagaien arabera?
- Zein dira hiri-mugikortasun jasangarria azkartzeko neurri errentagarrienak?
- Neurri-mota bakoitzerako, zein dira beharrezko inbertsioak?
HITZALDIA
Renfe, mugikortasun jasangarri eta multimodalaren erdian: RaaS proiektua
Raas plataforma berria tresna digital bat da, herritar guztiei mugikortasunerako soluzio integrala eskainiko diena; izan ere, aukera ematen du bai bidaiak planifikatzeko, bezeroa etxetik irteten denetik helmugara iristen den arte, bai ibilbidean eta helmugan beharrezkoak diren zerbitzu osagarri guztiak erreserbatzeko. Plataforma irekia izango da, eta mugikortasunaren ekosistema berriko operadoreak barne hartu eta integratu egingo ditu. Renfek erreferentziazko trenbide-operadorea izaten jarraitu nahi du, baina, gainera, mugikortasuneko operadore integrala izan nahi du, eta bezeroari bidaia osoan lagundu.
Plataformak hainbat garraiobide integratu nahi ditu (trena, bizikleta, metroa, autobusa, carsharing-a, patinetea, etab.), horrela bezeroak lehen eta azken miliako soluzioa izan dezan bidaia hasieratik bukaerara arte antolatzeko, ordainketa bakar baten bidez, eta hori guztia, aplikaziotik atera gabe. Geroagoko fase batean, aisialdiko eta jatetxeetako zerbitzuak eta hotelen erreserbak ere sartuko dira.
Hala, gainera, RENFEk udalekin eta lurralde-administrazioekin batera lan egingo du Renfe dabilen lurraldeetako mugikortasun-ekosistema hobetzeko, eta gizartearen eraldaketa digitala sustatuko du, mugikortasun-ekosistema osoan ingurune digitalagoa eta jasangarriagoa sustatuz.
MAHAI INGURUA
Berrikuntza disruptiboa mugikortasunean
Parte-hartzaileak:
- Joseba Lasa - Electric Aircraft Lab-eko arduraduna Tecnalian
- Noemi Moya - Espainia, Italia, Frantzia eta Belgikarako Erakunde eta Gobernu Harremanetarako zuzendaria Voi Technologyn
- David Fidalgo - CEO en Y Mobility
- Juan José Rodríguez Ballesteros - Fundatzailea eta Bazkide Zuzendaria - Green B2E
- Carlos Poveda - CEO - UMILES Group
Moderatzailea:
MAHAI INGURUA
XXI. mendeko enpleguaren eta automobilgintzako prestakuntzaren erronkak
Parte-hartzaileak:
- Jordi Carmona - Estatuko Automobilgintzako sektoreko UGT FICAko idazkaria
- Gaizka Lazarobaster - TKNIKA / Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa / HEZKUNTZA SAILA / Lanbide Heziketako Sailburuordetza
- Dr. Elisa Sayrol Clols Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Irakasle Titularra (UPC)
Moderatzailea:
HITZALDIA
Hidrogenoa etorkizuneko funtsezko bektore gisa, mugikortasunaren sektorea eta ekonomia globaleko beste sektore garrantzitsu batzuk deskarbonizatzeko
Txosten honen bidez, ikuspegi bat eskaini nahi da ea hidrogenoa energia-bektore gisa zer den, hidrogenoa ekoizteko zer tipologia dauden, nola diren hidrogeno-motak eta balio-kateak, eta nola hidrogenoa funtsezko elementua den ekonomiako funtsezko sektoreak (mugikortasunaren sektorea, industria-sektorea eta energia-sektorea) deskarbonizatzea lortzeko. Hidrogenoaren ekonomiak aurre egin behar dien ERRONKA nagusiak deskribatuko dira, baita ekonomiako hainbat sektoretan hidrogenoa zein aplikaziotan ezartzen ari diren eta hidrogenoaren merkatuak etorkizunean zer aukera izango dituen ere.
Azokaren irekiera
HITZALDIA
Mugikortasun elektrikorako laguntzak eta pizgarriak Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan zer laguntza eta pizgarri dauden mugikortasun elektrikoa bultzatzeko eta autonomia erkidego osoari estaldura emango dion kargatze-sarea instalatzeko.

Teknikaria- Eraginkortasun Energetikoaren eta Iraunkortasunaren Arloa
EEE Euskal Energia Erakundea
HITZALDIA
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko laguntzak emisio baxuko eremu bat ezartzeko eta hiri eta metropolietako eraldaketa digitala eta jasangarria gauzatzeko. Next Generation funtsak
Ponentzian emisio baxuko eremu bat ezartzeko eta hiri eta metropolietako eraldaketa digitala eta jasangarria gauzatzeko laguntza-programaren berri emango da. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko 1. multzoan jasota dago, eta Europako Next Generation funtsen bidez finantzatuko da. Asmo handiko laguntza-programa bat da, garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak kudeatua eta autonomia-erkidegoei eta udalei zuzendua, horrelako proiektuak ezar ditzaten.
MAHAI INGURUA
Bateria elektrikoen balio-kateak garapen jasangarria mugitzen du
Parte-hartzaileak:
- Ángel Lequerica - Dibertsifikazioko negozio berrien garapeneko zuzendaria Fagor Ederlan Taldean
- Jon Asin - CEO eta fundatzaile-kidea – BeePlanet Factory
- Arturo Pérez de Lucía - Zuzendaria – AEDIVE
- David Valls - Extremadura New Energies-eko zuzendari nagusia
Moderatzailea:
HITZALDIA
Mugikortasun autonomoan oinarritutako etorkizunerantz
Estatu Batuak, Txina... ibilgailu autonomoa indar handiagoz garatzen ari diren potentzia nagusiak dira.
Merkatu horrek aukera ugari sortuko ditu, eta ezin dugu aukera galdu:
- Garapen teknologikoa.
- Ekonomiaren eraldaketa
- Bizi-kalitatearen hobekuntza.
Zer egin dezakegu Espainiak merkatu honekin bat egin dezan?
HITZALDIA
Kogenerazioa, CCAM soluzioak inklusiboagoak izan daitezen
Saio honetan, mugikortasunerako soluzio berriak eta, bereziki, CCAM soluzioak egokitzeko eta hedatzeko kogenerazio-ikuspegiei buruz arituko dira. CATAPULT ikerketa-proiektuaren barruan, errepideko erabiltzaile ahulenen beharrak eta ikuspegiak barneratzen ditugu. Proiektuaren helburua da politikak sortzea eta egokitzea, talde bakoitzerako berariazko mugikortasun automatizatuko konponbideak hobetzeko, betiere hirietako eta hiri-eskualdeetako eskarira bideratuta. Zerbitzu horien erabiltzaile potentzialen beharrak, horiek erabiltzeko prestasuna eta erabilera-kasu egokiak orain arte ez dira oso adierazgarriak izan mugikortasun automatizatuko soluzioak garatzeko kontuan. Beraz, mugikortasun-laborategietan garrantzitsuak diren erabiltzaileen kasuak identifikatu, aztertu eta baliozkotzen dira. Erabiltzaile potentzialen artean, haurrak, adinekoak eta aldi baterako eta iraupen luzeko ezintasun sentsorial eta/edo fisikoak dituzten pertsonak daude. Landa-probaren lehen emaitzak aurkeztuko dira, eta CCAM soluzio inklusiboenen testuinguruan ikuspegi eta ikaskuntza desberdinak eztabaidatzea espero dugu.
CATAPULT Europako lankidetza-proiektu bat da, Urban Europek finantzatua, eta Austriako (AustriaTech eta Factum), Belgikako (KULeuven) eta Suediako (RISE) bazkideekin egiten da.
HITZALDIA
Gure hiri-erronka - Hurbiltasunen iraultza. Carlos Morenoren eskutik
COVID-19aren krisiak hirien indarra utzi du agerian, izaera sanitarioa duen hiri-krisi sistemikoa baita. Birusa heda ez dadin hiria isilarazi behar izan da, eta horrek erakusten du gure hirietako hirigintza birpentsatu beharra dagoela, hurbiltasunaren balio ekonomiko, ekologiko eta soziala bultzatzeko.
Epe luzera klima-aldaketari eta epe laburrera COVID-19ari aurre egiteko, errotik aldatu beharra daukagu gure hiriko bizimodua. Gure hirietako joan-etorri luzeak eta horien ondoriozko pilaketak birpentsatu behar ditugu. Gure hirietako gune monoespezializatuak berriz aztertu beharra daukagu, eta bultzada handiagoa eman hiri polizentrikoari. Hiri multipolarrera eta multifuntzionalera joan behar dugu. Lehentasuna eman behar diogu tokiko oinarrizko zerbitzuen aukera zabala izateari, oinez edo bizikletaz gehienez 10 edo 15 minututan iristeko moduan, hiri multizentriko hori sortzeko. Parisen, hurbiltasunen hiria esaten diogu, "15 minutuen hiria".
HITZALDIA
Milango Hiri barruko Mugikortasun Jasangarrirako Plana: garraio publikoaren esparruko estrategia eta jarduerak
Hiri barruko Mugikortasun Jasangarrirako Planaren barruan, garraio publikoan jarriko du arreta aurkezpenak, eta Planak Milango metropolialdean garraio publikoa sendotu eta garatzeko xedatzen dituen politika, estrategia eta proiektuen ikuspegi orokorra emango du.

Plangintzarako Arloko zuzendaria
Milango Mugikortasun, Ingurumen eta Lurralde Agentziako Mugikortasuna